Aquarius (astrologia)

Zodiakoko hamaikagarren zeinua
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aquarius».

Aquarius, halaber Akuarioa, astrologian, zodiakoko hamaikagarren zeinua da. Taurus (Zezena), Leo, Scorpius (Eskorpioia) eta Aquariusek iraultza sinbolizatzen dute, eta zeinu honen irudiak ura irudikatzen du. Gemini (Bikiak) eta Librarekin (Balantza) batera, airea elementuari dagokio. Aurrez aurreko zeinua Leo du.

Urtarrilaren 20a eta otsailaren 17a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Akuarioaren alegoria

Urano planeta aurkitu zuten arte Saturno planetak zuzentzen zuen Aquarius. Gaur egun, prezesioaren eraginez, zeinua ez dago konstelazioarekin lerrokatuta. Oro har, ekinozio bat ere ez dago izena ematen dion konstelazioan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search