Aram Ilitx Khatxaturian (armenieraz: Արամ Խաչատրյան; errusieraz: Ара́м Ильи́ч Хачатуря́н; Tbilisi, Errusiar Inperioa —gaur egun Georgia—, 1903ko ekainaren 6agreg./maiatzaren 24ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1978ko maiatzaren 1a) armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak, eta Gnessin eta Miaskovskiren konposizio-ikaslea izan zen. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search