Arangoiti (Bilbo)

Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arangoiti».
Arangoiti
 Euskal Herria
Gorbeia kalea.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Auzotarraarangoititar
Geografia
Koordenatuak43°16′29″N 2°56′52″W / 43.27472°N 2.94778°W / 43.27472; -2.94778
Azalera0,13 km²
Garaiera73
Demografia
Biztanleria4.259 (2023)
Dentsitatea32.762 bizt/km²

Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen barrutian kokaturik dago, Deustukoa, alegia. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilbo iparraldeko ikuspegi ederra dago auzo honetan. Auzoak 4.625 biztanle dauzka eta 12,79 hektareako azalera. Guztira 362 biztanle bizi dira hektareako. Auzoaren hegoaldean Buena Vista etxebizitza multzoa dago, auzoaren erdigunetik banandua. Azken urteetako immigrazio prozesuaren eraginez, hainbat etorkin etorri da auzora bizitzen (etxebizitzek eskaintzen dituzten prezio merkeak direla eta.

Azken urteetan auzoaren iparraldean babes ofizialeko etxebizitzak eraiki dira, eta horrez gain, txalet urbanizazio berri bat, "Deustuko begiratokia" izenez ezaguna. Gainera, Enekuriko sarbide berria egitearekin batera, auzorako sarbideak hobetu dira eraikitako errepide berri batekin.

Arangoiti Basurtutik ikusita.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search