Arantzurde

Arantzurde baten gertuko argazkia.

Arantzurdea Hystricomorpha subordenako zenbait ugaztun karraskarien izen arrunta da. Izena azalean dituzten arantza luzeetatik dator eta ez dauka inolako ezaugarri taxonomikorik, barnean lotura ez duten Erethizontidae familiako (Amerikako arantzurdeak) eta Hystricidae familiako (Europa, Afrika eta Asiakoak) kideak baititu[1].

Izenak kontrakoa dioen arren, ez dute inolako loturarik urdeekin (Artiodactyla ordenakoak). Trikuekin eta ekidnakin ere ez dira nahastu behar, hauek ez baitira karraskariak.

  1. (Ingelesez) «Porcupines | National Geographic» Animals 2010-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search