Arista etxea

Arista[1] edo Aritza euskal jatorria zuen Erdi Aroko errege-etxea izan zen, 905 arte Iruñeko erresuma gobernatu zuena.

Leinuak Iruñeko erresuma finkatu zuen, izan ere, bere lurraldeak ez ziren erresuma bat stricto sensu. Hori zela eta, bere buruzagiak ez ziren inoiz erregeak deituak izan baizik eta dux. Iruñeko erregea deitutako lehendabizikoa Antso I.a Garzeitz izan zen, Arista etxea ordezkatu zuen Ximeno etxearen lehendabizikoa hain zuzen ere.

Banu Qasi leinu muladiaren aliatuak, 905ean ximenotarrek estatu kolpe bat antolatu zuten boterea lortu eta etxea amaitzeko.

  1. Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Euskaltzaindia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search