Aritmetika modular

Aritmetika modularra, matematikaren esparruan, zenbaki osoko kongruentzia klaseetarako sistema aritmetikoa da. 1801ean Carl Friendrich Gaussek garatu zuen eta Disquisitiones Arithmeticae izeneko liburuan argitara eman zuen.

Erlojuaren aritmetika moduan ere ezagutzen da, orduak 12:00-etara iristean berriro 00:00-tik kontatzen hasten baitira; 12 orduko erlojua aritmetika modularraren adibide argia da. Erloju analogikoetan, eguna 12 orduko bi zatitan banatuta dago; goizeko 7:00-ak badira eta 8 ordu pasa badira, 15:00-ak izan beharko lirateke, baina 0tik 12ra kontatzen duenez, 3:00-ak direla esaten dugu. Modu berean, 12:00-ak badira eta 21 ordu pasa badira, 9:00-ak direla esaten dugu 33:00-ak direla esan beharrean, erlojuaren orratza 12:00-ra iristean berriro ere 0tik kontatzen hasten delako. Hori horrela izanik, erloju analogikoetan 12 moduluko aritmetika egiten dela esango dugu.

Erloju horrek 12 moduluko aritmetika erabiltzen du.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search