Arkeologi Museoa

Arkeologi Museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena

Arkeologi Museoa Bilbon dagoen Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentroa da. Lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu[1]. Arkeologi Museoak 2009ko apirilaren 3an inauguratu zuten[2][3], aurretik geltokia izandako eraikina propio zaharberritu ostean.

Iñaki García Camino arkeologo bizkaitarra da gaur egun zuzendaria.

Euskal Museoaren, antzina, Bizkaiko Museo Arkologikoa izandakoaren bildumen zati bat jaso du, eta Bizkaiko lurraldean egindako indusketa arkeologikoetan ateratako objektuekin bere bilduma osatzen jarraitzen du.

  1. «BizkaiKOA» www.bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  2. Iñaki (koord.), García Casmino. Herri baten erroak. ARKEOLOGI MUSEOKO GIDALIBURUAK 1 / ERAKUSKETA IRAUNKORRA. Bizkaiko Foru Aldundia, 3 or. ISBN 978-84-7752-480-9..
  3. Herri baten erroak. Arkeologi Museoa.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search