Arma

Eibarren XX. mendean egindako armak, Armagintzaren Museoan.
Brontze Aroko armak

Arma edo iskilua ehizan, erasoan edo babesean indarra aplikatzeko eta hedatzeko erabiltzen den tresna da. Armek, oro har, abantaila mekanikoak erabiltzen dituzte indarrak sendotzeko. Armak oso elementu sinpleak izan daitezke, esaterako, mutur zorrozdun makila bat, edo teknologiaren laguntzarekin sortutako objektu konplexuak, hala nola kontinente arteko misil balistiko bat.

Erasoan, armak bortxarako eta ekintzak behartzeko tresna gisa erabil daitezke, kontaktu zuzenaren bidez zein jaurtigaiak erabiliz. Ikuspuntu zabaletik, min emateko gai den edozer gauza har daiteke armatzat, nahiz eta hori ez izan bere funtzio nagusia. Esaterako, eskua bera, arma izan daiteke zenbait testuingurutan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search