Aro Garaikidea

Aro Garaikidea edo Gaur Egungo Aroa Historia banatzen den zatietako laugarrena da, Aro Modernoaren ondorengoa, Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen dena. Aro Garaikidean aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren aurreko aro historikoen aldean. Frantziako Iraultzak gobernarien eta gobernatuen artean bestelako erlazioak ekarri zituen, ideologia modernoak sortuz, eta Industria Iraultzak ekoizleen eta erosleen artean bestelako erlazio sozio-ekonomikoak sorrarazi ditu, kapitalismo modernoari bide emanez. Garaikide izena eztabaidagarria da, XVIII. mende amaierako eta XIX. mendeko gertakariak bizirik dagoen inork ez baititu zuzenean bizi izan, ez dira inoren garaikideak zentzu hertsian, baina hala ere egun aski zabaldua den hitza da.[1] Horrez gain, garaikide hitza euskaraz tradizioz izena izan denez, zenbaitzuek haren ordez gaur egungo erabiltzea hobetsi dute.[2]

  1. (Gaztelaniaz) Bédarida, François. (1998). «Definición, método y práctica de la Historia del Tiempo Presente» Cuadernos de Historia Contemporánea.
  2. Ibon Sarasola. (1998). «garaikide» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 91-92 or. ISBN 848866950X.
    Aipua: «garaikide. Hitz hau, bere kideko adiskide bezala, izena da euskaraz, eta norbaiten garaikide joskera eskatzen du [...] Eta euskaraz, gaur egungo esapidea, aski erabilita, egokiagoa dirudi gau egungo historia, eskultura etab.-etan.»
    .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search