Arroka metamorfiko

Arroka metamorfiko kolekzioa

Arroka egitura gogorra da, sendotasun handikoa eta mineral batez edo gehiagoz osatutakoa. Metamorfiko, bere aldetik, metamorfismo prozesua jasan duena da. Hortaz, arroka metamorfikoak edo harri metamorfikoak metamorfismo prozesuaren ondorioz sortutako arrokak direla esan dezakegu.

Metamorfismo hitza grekeratik dator: meta- = ondoren, eta morph- = forma[1]. Hortaz, aurretik existitzen den arroka baten mineralogia eta ehundura aldatzen dituen prozesu multzoa da metamorfismoa, hau da, haren konposizioaren eraldaketa da, honen egoera aldatu gabe. Jatorrizko arrokak sedimentarioak, igneoak edo metamorfikoak izan daitezke. Prozesua gertatzen da jatorrizko materialak garatutako presio edota tenperatura baldintza desberdinei aurre egin behar dienean.[2] Presio eta tenperatura baldintza horiek beti dira lurraren gainazalean daudenak baino altuagoak, horregatik jatorrizko mineralak eraldatu eta birkristalizatzen dituzte. Metamorfismoa gertatzeko beste faktore bat esfortzu tektonikoak dira.

  1. (Ingelesez) A. Nelson, Prof. Stephen. Types of Metamorphism. .
  2. (Gaztelaniaz) «Definición de rocas metamórficas — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search