Artikulazio (musika)

Artikulazio adibideak, ezkerretik eskuinera:
staccato, staccatissimo, marcato, acento eta tenuto.

Artikulazioa, interpretazioan, notari ekiteko eta hurrengo noten soinuekin lotzeko edo horietatik bereizteko moduetako bakoitza da. Artikulazioaren funtsa dira notari ekiteko moduen kontrola eta noten arteko isilune txikiak kudeatzea (artikulazio-isiluneak), musika-esaldiak argitasuna izan dezan. Antzinako musikan, artikulazioa espresio-bide nagusietakoa zen.[1]

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search