Artile

Artile ezberdinak

Artilea ardietatik edo llama, alpaka, bikuina, ahuntz edo untxietatik lortzen den zuntz bat da. Artilea berez animalia hauen ilea da.

Oihalgintzan erabiltzen da mota guztietako jantziak egiteko, beroa mantentzeko duen gaitasuna dela eta. Horregatik artilezko produktuak gehiago erabiltzen dira zonalde hotzetan beroetan baino.

Indiako kotoiaren aurkikuntzarekin artilea gutxiago erabiltzen hasi zen Europan, hau sortzen merkeagoa baitzen eta Industri Iraultzaren ondotik prozesatzea ere askoz errazagoa zelako.

Gaur egun, ekoizle nagusiak munduan Australia, Zeelanda Berria, Txina eta AEB dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search