Arturo Kanpion

Arturo Kanpion
Arturo Kanpionen erretratua La tradició catalana aldizkariko 1. zenbakian (1893ko apirila). Irudi gehiago

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaIruñea1854ko maiatzaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1937ko abuztuaren 18a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, hizkuntzalaria, abokatua, historialaria eta filologoa
Lantokia(k)Madril
Iruñea eta Donostia
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Euskal-Esnalea
Euskaltzaleen Biltzarra
Nafarroako Euskara Elkargoa
Historiaren Errege Akademia
Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Real Academia Española
MugimenduaEuskal Pizkundea

Literaturaren Zubitegia: 326

Arturo Kanpion Jaimebon[oh. 1]gaztelaniaz: Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1854ko maiatzaren 7a - Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abuztuaren 18a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen. Euskaldun berria.[1] Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde».[2][3] Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde, eta Nafarroa Garaian euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.

Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.

Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroa Garaian Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Revista Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzako presidentea izan zen.

Politikan, Iruñean zinegotzi (1881), Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatu (1893) eta Bizkaian senatari izan zen. Ez zen ezein alderdi politikotako kide izan; gaztetan, errepublikazale federalista izan zen ideologiaz, baina gerora alde batera utzi zuen joera hori, eta Euskal Herriarenganako —eta, bereziki, Nafarroa Garaiarenganako— maitazarrea izan zuen gidari bere jarduera politikoan.[2]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh.", but no corresponding <references group="oh."/> tag was found

  1. «Campion Jaime-Bon, Arturo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. a b Bernardo ESTORNÉS LASA: «Arturo Campión Jaime-bon», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. Ikus, adibidez, Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburuaren hasieran (Googlek eskaneatutako 40 megabyteko PDF dokumentuaren 12. orrialdea).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search