Askatasun

Artikulu hau kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».
Askatasuna, herriaren gidari, Eugene Delacroixena, (1830), Louvre museoa, Paris, non askatasuna emakume eder batek adierazten duen.

Askatasuna, jaretasuna edo libertatea kontzeptu filosofiko zabala eta lauso samarra da. Azalpen ezberdinak eman izan zaizkio pentsamendu-korronte anitzetatik. Jarduera jakin bat egiteko ala ez egiteko gizakiak duen ahalmen gisa definitu ohi da. XVIII eta XIX. mendeetako iraultzen ondorioz, Frantziako iraultza batik bat, justizia eta berdintasunaren kontzeptuekin lotu ohi da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search