Atomo-zenbaki

Atomo-zenbakia azaltzen duen bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Z=atomo-zenbakia; A=masa-zenbakia; X=elementuaren sinboloa

Atomo-zenbakia, atomo zenbakia edo zenbaki atomikoa atomo batek nukleoan duen protoi kopurua da. Z ikurraz adierazten da («zenbaki» esan nahi duen Zahl aleman hitzetik). Elementu kimiko bakoitzak bere atomo-zenbakia du, eta taula periodikoaren osagai nagusia da; elementuak atomo-zenbakiaren arabera kokatzen dira.

Idaztean elementuaren sinboloaren aurrean, azpiindize formatuarekin jarri ohi da, masa-zenbakiaren azpian.

Zenbaki horrek protoi kopurua adierazten du baina, atomoa neutroa bada, elektroi eta protoi kopuru bera du. Atomo-zenbakiak elektroi kopurua adieraz dezake: adibidez, zirkonio () atomo neutro batek 40 protoi eta 40 elektroi ditu; germanio () atomo neutro batek 32 protoi eta 32 elektroi ditu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search