Aton

Aton
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Aton atonismoaren fokua da, Akenaton faraoiak antzinako Egipton ezarritako erlijio sistemarena, hain zuzen ere.

Egiptoarrak monoteistak ziren hasiera batean, nahiz eta eskualde bakoitzak bere berezko jainkoa eduki. Jainko guzti hauek panteoi politeista batean bateratu ziren. K.a. XIV. mendean Amenofis IV.a faraoiak (bere burua Akenaton izenez izendatu zuenak) Aton jainko bakarra zela esaten zuen doktrina zabaldu zuen.[1]

Fededun politeistak Atonen gurtzaren aurka agertu ziren, jainkoen ugaritasunagatik etekina ateratzen baitzuten. Atonen gurtza Amenofis IV.a hil eta gutxira desagertu zen.

  1. (Gaztelaniaz) Hornung, Erik. (1999). El uno y los múltiples: concepciones egipcias de la divinidad. ISBN 84-8164-242-8..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search