Auritz

Auritz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arretxe, Loizu eta Otermin etxeak, zeharkarrikan
Auritz bandera
Bandera

Auritz armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaBidausi
Izen ofiziala Auritz / Burguete
Alkatea
(2019-2023)
Jose Irigarai Gil
(Atalozti)
Posta kodea31640
INE kodea31058
Herritarraauriztar
Geografia
Koordenatuak42°59′27″N 1°20′05″W / 42.99080514°N 1.33463753°W / 42.99080514; -1.33463753
Azalera12,71 km²
Garaiera859-1218 metro
Distantzia44,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria233 (2023:  3)
alt_left 113 (%48,5)(2019) (%50,6) 118 alt_right
Dentsitatea18,33 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 12,45
Ugalkortasuna[1]‰ 50
Ekonomia
Jarduera[1]% 80,56 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,4 (2013)
Euskara
Eremuaeremu euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 30,40 (2018: %0,56)
Datu gehigarriak
Sorrera1253 (independentzia)
Webguneawww.burguete.es

Auritz[4][a] (Aurizko hizkeraz: Ahuritze)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 44,4 kilometrora. Altuera 859 eta 1218 metro artekoa da, eta 12,71 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 233 biztanle zituen.

Auritz kale-herriaren alerik onena da, Euskal Herrian zabalduen dagoen hiri-egitura, herrialde osokoa. Herri osoa zeharbidearen inguruan egituratuta dago. Kale estu eta zabala da, herrira sartzen den ur guztia kanpora azkar eramaten duten bi ubide txikik inguratzen dutena. Bere arkitektura lau isurialdeko teilatuengatik nabarmentzen da, zalantzarik gabe Pirinio osoko teilatuenak, inguruko elurte ugariei aurre egiteko diseinatuak, eta bere etxeak, piriniotar estiloan izatez, harri grisaxkaz inguratutako fatxada zuriekin eta egurrezko dekorazioekin.

Erroibarrena zen administratiboki 1253ra, udalerri independente batean sortu zenetik. Auritz Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen. Bertako biztanleak auriztarrak dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Orreaga
(2,4 km)
   Auritz    Aurizperri
(3,7 km)


  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search