Aurkezpen geruza

Aurkezpen-maila OSI ereduko 6.geruza da, saio- eta aplikazio-mailen artean kokatua. Aurkezpen-maila informazioa egokitzeaz arduratzen da, transmitituko datuen sintaxiaz (informazioa nola idatzi eta nola jarri behar den aurrez definitutako arau batzuen arabera ) eta semantikaz (informazioaren esanahia) arduratzen da, gehien bat. Hau da, informazioaren errepresentazioaz arduratzen da. Igorleak eta hartzaileak irudien, soinuen, zein karaktereen barne adierazpide (ASCII, Unicode, EBCDIC..) desberdinetan lan egin arren, informazio trukaketa ahalbidetzea da komunikazio geruza honen eginkizunik handiena.

Geruza honek datu egitura abstraktuak maneiatu eta interpretatzeko moduan uzten ditu aplikazio mailari. Honela datuak zifratzea eta konprimatzea ahalbidetzen du. Azpiko gainerako mailek berriz, bitak alde batetik bestera modu fidagarrian eramatea besterik ez dute helburu. Aurkezpen-mailak aplikazioen artean elkar trukatuko diren datuen formatua definitzen du eta programei datu-bihurketa zerbitzua eskaintzen die.

Hona adibide praktikoak ulerterrazagoa egiteko:

  • Fitxategi-sistema desberdinak bihurtu: “NTFS --> Ext2” ; “FAT --> Ext3”
  • Datu-adierazpide desberdinen arteko itzulpenak: ASCII --> UNICODE
  • Konprimitu / deskonprimitu: “zip” motatik –> “rar” motara

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search