Aurrezki

Tradizioz, zikoizkeria aurrezteko neurrigabeko nahiarekin lotu izan da

Ekonomian, aurrezkia pertsona edo erakunde batek aldi batean jasotako diru sarreretatik gastatu ez eta gordetzen duen dirua da. Aurrezkia pertsonala edo familiarra izan daiteke, baina enpresek eta estatuak ere aurreztu dezakete. Dirua aurrezteko arrazoi eta motibazio zenbait dago: alde batetik, gerora gerta litezkeen ustekabeko gastuei aurre egiteko aurrezten da; beste alde batetik, gerora kontsumitu (bidaia bat) edo inbertitu (etxebizitza bat) asmoz ere egin daitekeen zerbait da. Halaber, aurrezten den dirua banku eta bestelako finantza erakundeetan ezarri edo gordetzen da, behar denean berreskuratzeko, baina, bitartean, beste pertsona eta erakundeen kontsumo eta inbestimenduak finantzatzeko erabiltzen da, horiei aurrezkiaren dirua mailegatuz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search