Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna

Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna
Irudia
Motaawareness day (en) Itzuli
nazioarteko egun
Honen izena daramaAutismo
Commemorates (en) ItzuliAutismo
Indarraldi2008 - 
EgunApirilaren 2
Promulgatze2007ko abenduaren 18a
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…

Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak sortu zuen, autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko, gizarteko kide diren aldetik bizitza betegarri eta atsegina izan dezaten.

Izan ere, gaixotasun horrek estigmatizazioa eta diskriminazioa eragiten jarraitzen du; besteak beste, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten helduen %80 langabezian daudela uste da. Gaur egun, pertsona guztiei ez zaizkie lan-aukera berberak eskaintzen, eta autisten enpleguaren kasuan, diskriminazioa areagotu egiten da: ez dute behar adinako laguntzarik izaten lan-munduan sartzeko, ezta lanbide-heziketa egokia jasotzeko ere. Eta lana daukatenek ere zailtasun handiak izaten dituzte, lan-ingurunea ulertzen ez dutelako.

Autism Europeren arabera, AENk munduan jaiotako 100 haurretatik bati eragiten dio[1]; beraz, Euskal Herrian 28.000 pertsona inguruk dute nahasmendu hori.

  1. Autism is a complex lifelong disability. . About Autism

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search