Avaris

Avaris
Άβαρις
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaSharqia Governorate
Koordenatuak30°47′10″N 31°49′21″E / 30.786228°N 31.82253°E / 30.786228; 31.82253
Map

Avaris hiksoen dinastien (K. a. XVII. mendea) hiriburua izan zen Egipton, Egiptoko bigarren tarteko aroko errege hiksoen erdigunea zen. Ustez, gaur egungo Tell el-Daban kokatua zegoen, Niloren deltaren ekialdean.

Hiria hiksoek hartu zuten Inperio ertaineko herrixka baten hondakinen gainean eraiki zen. Hartze horren ondoren, hiksoek behar zen bezala gotortu zituzten hiria eta nazioa, ordura arte antzinako egiptoarrek sekula ikusi ez zuten teknologia bat erabiliz gobernatu zuten, hain zehazki: arku konposatua, ezkatadun arma-jantzia, brontzezko daga eta ezpata kurboak, zaldiaren eta gerra gurdien erabilera euren erregealdiaren amaieran.

Lurraldeak, gutxi gorabehera, bi kilometro koadroko hedadura hartzen zuen. Gaur egun hondakinak baino ez daude han, baina, indusketek merkataritza gune dinamikoa izan zela adierazten dute. Hiksoen garaian eraikitako tenplu bat aurkitu izanak Egeo itsasoko toki guztietatik datozen objektuak eman ditu. Tenplu horrek, oraindik, margo muralak ditu, minoikoak, antza, Kretan, Knososeko jauregian aurkitu zirenak baino aurreragokoak izan daitezkeenak. Adreiluzko hilobi handi bat industua izan da, tenpluaren mendebaldean, non, kobrezko ezpatak eta bestelako objektuak aurkitu diren. Lehen Mediterraneoko zibilizazioekin kontaktuak izan zituztela adierazten duten objektuak ere atera dituzte lurpetik.

Ahmose I.a, XVIII. dinastiaren sortzaileak, Avaris hartu zuen hiksoak behin betiko Egiptotik kanporatuak izan aurretik. Bere erregealdian, jauregi bat eraiki zuen, neurri batean, hiksoen gotorlekuko adreiluekin eraikia, dirudienez, errege bizileku moduan erabilia izan zena. Jauregi ingurua Amenofis III.aren erregealdia arte erabili zen, eta, beharbada, Ramses II.aren erregealdira arte. Dirudienez, hiria utzi egin zen hiksoak kanporatu ondoren, XIX. dinastian birpopulatua izan zen, eta, denbora horretan, Pi-Ramses izena hartu zuen.

Avarisen aurkitutako fresko minoikoa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search