Azteka

Mexiken menpe izandako lurraldeen hedapen handiena, Mexiko-Tenochtitlango agintariek Cem Anáhuac Tenochca Tlalpan deitua (Mundua, Tenochca lurraldea).

Azteka edo mexika[1] izenaz (nahuatlez mēxihcah [meː'ʃiʔkaʔ][2]) XIV. mendetik aurrera Ipar Amerikako hegoaldean izan ziren nahuatl hizkuntzako zenbait etnia ezagutzen dira. Mexiko-Tenochtitlan sortu zuten eta XV. mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten. Texcoco aintzirako beste gizatalde batzuekin batera, egungo Mexiko erdialdeko eta hegoaldeko beste gizatalde ugari menperatu zituzten.

Mexika hitza erabiltzen zuten haiek, Azteka ordea Aztlan kondairatik eratorria da, ez zioten beren buruari horrela deitzen, nahiz eta Mendebaldeko historiografian erabiliena izan.[3]

  1. Euskaltzaindia. (2018-06-29). «Munduko herriak eta etniak - 190. araua» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. F. Karttunen (1983): An analytical dictionary of Nahuatl, University of Texas Press, Austin, p. 145, ISBN 0-8061-2421-0.
  3. (Gaztelaniaz) «Aztlán: mito y realidad sobre el lugar previo al México-Tenochtitlán» web.archive.org 2022-12-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search