Bhimrao Ramji Ambedkar (1891ko apirilaren 14a - 1956ko abenduaren 6a), Dr. Babasaheb Ambedkar izenez ere ezaguna, Indiako jurista, ekonomialaria, politikaria eta gizarte erreformatzailea izan zen. Dalit budismoaren mugimendua inspiratu zuen, eta diskriminazio sozialaren aurkako kanpaina egin zuen ukiezinen alde (dalitak). Orobat, emakumeen eskubideak eta laneko eskubideak ere sostengatu zituen. India independenteko lehenengo Zuzenbide eta Justiziako ministroa izan zen, Indiako Konstituzioaren arkitektoa, eta Indiako Errepublikaren aita sortzailea.[1][2][3][4][5][6]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search