Bandera gorria

Artikulu hau Bandera gorria ikurrari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Bandera gorria (argipena)
Bandera gorria, beste inolako ikurrik gabe, hainbat mugimendu komunista nahiz ezker muturrekok erabili dute; eta baita iraultza sozialista batzuen behin-behineko ikur gisa ere.

Bandera gorria, historikoki, "langileen haserrearen odolaren" ikurra da[1].

Bandera gorria sozialismoa baino lehenagokoa bada ere, historikoki mugimendu ezkertiar zein komunistek erabili duten ikurra da. Ezkerreko mugimendu hainbatek, horrela, protesta ekintza desberdinetan erabiltzen dute. Komunismoari loturik, Sobietar Batasuneko bandera ikur honetan oinarritzen zen (igitaia eta mailuarekin batera). Txinako Herri Errepublikako banderarekin berdin gertatzen da. Historian zehar, halaber, euren burua komunistatzat jotzen zuten beste estatu batzuek ere bandera nazionaltzat bandera gorria erabiltzen zuten (elementu desberdinak gehituz), Khmer Gorrien Kanputxea Demokratikoa, esaterako.

  1. Bandera gorriaren historia, Revolution, AEBetako Alderdi Komunistaren agerkaria, 2007ko abenduaren 2a

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search