Barne produktu gordin

BPGd nominala biztanleko (Banku mundialaren datuak, USD, 2014).
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
BPGd ulertzeko bideoa.

Barne produktu gordina (BPGd) herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen magnitudea da.[1] Herrialde bateko zenbait ekoizpen-faktorek denboraldi jakin batean berenganatutako sarreren batuketa eginez lortzen da, eta euroetan edo estatubatuar dolarrak bezalako diru-unitateetan adierazten da.

Adierazle horrek, ordea, ez du biztanleriaren aberastasuna islatzen; izan ere, herrialde batek ekoizpen eta diru-sarrera handiak izan litzake, baina baita oso biztanle kopuru handia ere. Hori dela-eta, per capita BPGd-a erabiltzen da; datu hori kalkulatzeko, BPGda herrialdearen biztanle kopuruaz zatitu behar da.

Aipagarria da Txinako Herri Errepublika bezalako herrialde zabal eta oso jendetsu baten eta Luxenburgoren moduko txiki baten BPGdak alderatzea. Txinarena (bilioi bat eta erdi dolar inguru 2005ean) Luxenburgorena (26.500 milioi dolar) baino askoz handiagoa zen; baina luxenburgotarrek 51.143 dolarreko per capita BPGda zuten eta txinatarrak baino askoz aberatsagoak dira; izan ere, txinatarren per capita BPGda 1.100 dolarrekoa zen.

Halaber, ez da ahaztu behar per capita eginez, batez bestekoa agertzen dela eta herrialde baten barruan, pertsonen arteko aberastasun mailaren artean izugarrizko aldea egoten dela maiz.

  1. «Definizioa Merkatuko preziotako barne produktu gordina (BPG)» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search