Basamortu

Dunak Rub al-Khali basamortuan, Arabiar Emirerri Batuak
Txileko Atacamako basamortua, Lurreko basamortu berorik lehorrena.[1][2]

Basamortua lurralde lehorra da, prezipitazio urrien ondorioz landare- eta animalia-populazio txikia duena.[3] Landarediarik ez izatean, lur azala denudazio prozesuen mende geratzen da. Landare urritasuna bi arrazoi nagusirengatik gerta daiteke: zenbait lekutan tenperatura landareak hazteko egokia da, baina ura urria, eta beste zenbait leku, berriz, hotzegiak dira, udan ere tenperatura 0 gradu azpitik mantentzen baita. Horrela, bada, basamortu beroak eta hotzak bereiz daitezke.[4] Denera, basamortuek munduko lurren herena hartzen dute.[5]

  1. Driest Place: Atacama Desert, Chile. extremescience.com (Noiz kontsultatua: 2018-9-1).
  2. Amos, Jonathan. Chile desert's super-dry history. BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-9-1).
  3. Ingurumen hiztegi entziklopedikoa: basamortu. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-30).
  4. Elosegi, Arturo. Eremu egarrituak. Elhuyar aldizkaria, 2000/08/01 , CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-31).
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman laro izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search