Basora

Basora / Basra
البصرة
portu-hiria
Administrazioa
Herrialdea Irak
ProbintziaBasorako eskualdea
Izen ofizialaالبصرة
Jatorrizko izenaالبصرة
Geografia
Koordenatuak30°30′54″N 47°48′36″E / 30.515°N 47.81°E / 30.515; 47.81
Map
Azalera181 km²
Altuera5 m
Demografia
Biztanleria1.326.564 (2018)
Dentsitatea7.329,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera636
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakBaku, Detroit, Dubai eta Venezia
basra.gov.iq

Basora edo Basra[1] (arabieraz البصرة, Al Baṣrah) Irakeko bigarren hiririk handiena da, gutxi gora-behera, 2.300.000 biztanleko biztanleriarekin, 2008ko erroldaren arabera. Irakeko itsas porturik nagusiena da, Pertsiar Golko ondoan eta Bagdadetik 545 kilometro hegoaldera dagoelarik.

Hiriak, nazioarteko aireportu bat du, hemendik abiatuta, herrialdeko aire konpainia garrantzitsuena den Iraqi Airwaysek Bagdadekin lotura berrezarri duelarik. Basora, nekazal eskualde emankor batean dago, bertako produktu nagusienak, arroza, artoa, zekalea, garia eta datilak direlarik. Gainera, garrantzitsuak dira, baita ere, eskualde honetan aurkitzen diren petrolio baliabideak eta berau ateratzeko putzuak. Honela, hiriko birfindegiak, egunean 140.000 petrolio kupel ekoizten ditu (22.300 metro kubiko).

Tokiko musulmanak, xiitak dira. Hirian, sunita asko ere badago, baita kristau talde txiki bat ere. Mandeanismoak lehen Suk esh-Sheikh izena zuen tokian bizirauten du.

Hiria zeharkatzen duten ubideen ondorioz Ekialde Ertaineko Venezia izena eman zioten.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search