Behatzak | |
---|---|
![]() Giza behatzak ![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | oina |
Identifikadoreak | |
Latinez | Digiti pedis |
MeSH | A01.378.610.250.300.792 |
TA | A01.1.00.046 |
FMA | 25046 |
Terminologia anatomikoa |
Behatzak tetrapodoen oinetan dauden hatzak dira. Bost dira gizakiak oin bakoitzean dituen behatzak: behatz lodia, behatz erakuslea, behatz luzea, behatz nagia eta behatz txikia.[1]
Zama beren oinazpi osoan ezarriz ibiltzen diren ugaztunek plantigrado dute izena, gizakia eta hartza, esate baterako. Pisua hatzen eta behatzen gainean ezarriz ibiltzen direnei aldiz, digitigrado deritze. Azkenik, apatxak garatu dituzten animaliei unguligrado edo ungulatu deritze.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search