Bergarako besarkada

Bergarako besarkada
Besarkadaren tokiaren topografia

Bergarako besarkada edo Bergarako hitzarmena Maroto karlista jeneralak (Estatu Nagusiko buruzagia) eta Espartero jeneral liberalak Bergara udalerriko Irizar jauregian sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa 1839ko abuztuaren 31n. Bi egun lehenago Oñatin sinatu zuten hitzarmena.

Honekin Euskal Herrira Lehen Karlistaldiaren amaiera iritsi zen. Karlistek aldarrikapen asko galdu zituzten; batik bat, On Karlosen erregetza eta Antzinako Erregimenaren ezarketa. Horren ordez, Elisabet II.aren erregealdia eta 1837.ko Espainiako Konstituzioa ezarri ziren. Hala ere, Espartero jeneralak Euskal foruak jarrai zitezen eskatzeko akordioa hartu zuen, eta horrela urte horretako urriaren 25ean euskal foruak baieztatzen zituen legea onartu zen. Hala ere, lege honek foruak Espainiako instituzioei aldatzeko ahaltasuna eskaintzen zien eta gainera foruak Espainiako batasun konstituzionalaren menpe jartzen zituen. Honek kontraesan bat suposatzen zuen, eta azkenean hau izan zen Espainiako gobernuak euskal foruak deuseztatzera eraman zuena.[1]

  1. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20081026/vizcaya/octubre-1839-20081026.html

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search