Bernard Renau Elizagarai

Bernard Renau Elizagarai
15. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1715 - 1715
Jean-Paul Bignon (en) Itzuli - Jean-Paul Bignon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArmendaritze1652ko otsailaren 2a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaPougues-les-Eaux1719ko irailaren 30a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, militarra eta soldadua
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Graduateniente jeneral
Parte hartutako gatazkakBederatzi Urteko Gerra
Espainiako Ondorengotza Gerra

Bernard Renau Elizagarai (Armendaritze, 1652ko otsailaren 2a - Pougues-les-Eaux, 1719ko irailaren 30a) nafar ingeniari eta militarra izan zen. Bederatzi Urteko Gerran eta Espainiako Ondorengotza Gerran parte hartutakoa, lotinant-jeneral izendatu zuten.

Itsas armadan nahiz lehorrekoan jardun zuen, eta bere garaian arrakasta handia izan zuten arma berri batzuk asmatu zituen. 1682. urtean, Aljeriako konkistan triskantza handiak eragin zituen bonba-lehergailua asmatu zuen. Europako leku askotan ibili zen, bertako babes-sistemak egokitzeko xedean; 1689. urtean, gerra-ontziei buruzko alderdi teknikoak eta militarrak aurkezten zituen lan bat idatzi zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search