Biblia

Biblia
Datuak
Idazlea (K. a. X. mendea - K. o. II. mendea)
GeneroaTestu sakratuak
Jatorrizko izenburuaτὰ βιβλία
Hizkuntzahebreera, aramera eta greziera
Euskaraz
IzenburuaElizen arteko Biblia
ItzultzaileaDionisio Amundarain (koordinatzaile), Elizen Arteko Biblia Elkartea
Argitaratze-data1994, 2006
ISBN84-88774-05-2
Bibliari buruzko bideoa.

Biblia[1] (antzinako grezieraz: τὰ βιβλίαtà biblía, «Liburuak») kristautasunaren, judaismoaren, samaritanismoaren eta rastafarismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu-bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten da.

Bi atal nagusi ditu, Itun Zaharra eta kristauen Itun Berria. Itun Zaharrari Hebrear Biblia ere deitzen zaio. Itun Zaharreko testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren (zati batzuk, arameraz), eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen; horregatik, ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat idazkiren bilduma da, I. mendeko koiné grezieraz idatzia; kristau idazle horietatik gehienak Kristoren jarraitzaile juduak zirela uste eta sinesten da. Kristau-sinesbideen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar litzatekeen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search