Bidezko merkataritza

Bidezko merkataritzan eskaini ohi diren zenbait produktu. Gehienetan, propio antolaturiko denda eta azoketan saltzen dira produktu hauek, merkataritza-sare nagusietatik at.

Bidezko merkataritza garapen bidean dauden herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio-egoerari aurre egiten dion gizarte mugimendu eta ekimen ekonomikoa da. Bidezko merkataritzan trukatzen diren ondasunetan ekoizpena eta merkataritza haurren esplotazioa baztertuz eta beste giza taldeen eskubideak errespetatuz, sexuen arteko berdintasuna sustatuz, ingurumena zainduz, bitartekariak ahalik eta gehien saihestuz eta ekoizleei prezio duin bat ordainduz burutu direla ziurtatzen da. Aldi berean, garapen bidean dauden herriei garapen autonomorako bidea zabaltzeko aukera gisa hartzen da, zuzeneko laguntzak baztertu egiten baititu.

Anitz dira bidezko merkataritza sustazen duten gobernuz kanpoko erakundeak, bidezko merkataritza ziurtatzen duten label edo ziurtapenak bultzatuz eta produktuak saltzeko dendak eta bestelako bitartekoak eratuz. Elikadura produktuak eta artisautzako produktuak izaten dira bidezko merkataritzan orain arte proposatu direnak, hala nola txokolatea eta kafea, horiexek izaten baitira, produktu horien merkataritza kontrolatzen duten multinazionalen bitartez herri askotako nekazari eta ekoizle txikiei baldintza gogorrenak inposatzen zaizkien produktu-merkatuak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search