Biktoriano Iraola

Artikulu hau pasaitar idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Biktoriano Iraola

Bizitza
JaiotzaPasaia1841eko martxoaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1919ko irailaren 19a (78 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta marrazkilaria
Izengoitia(k)Sei eta Lata

Literaturaren Zubitegia: 363

Biktoriano Iraola Aristegieta[oh 1][oh 2] (Pasaia, Gipuzkoa, 1841eko martxoaren 23a - Donostia, Gipuzkoa, 1919ko irailaren 19a) idazle, marrazkilari eta litografo bat izan zen. Pasaitarra zen sortzez, baina bizitza osoa Donostian egin zuen; bertan ezkondu zen Catalina Alvarez Agirrerekin, eta bertan hil zen.[oh 3]

Donostian Jose Manterolaren inguruan eratutako idazle multzoaren parte izan zen Iraola. Marrazkilari trebea izan zen, izkirimiri, erretratu eta ilustrazio marrazki ugari egindakoa, eta ikertzaile askoren ustez komikigintzaren aitzindari izan zen Euskal Herrian. Litografia lantegian berrikuntza tekniko aurrerazaleak aplikatu zituen, besteak beste, kolorezko litografiak argitaratu ahal izateko.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search