Bizar

1 : hiru egunekoa, 2 : bibotea, 3 : kokospeko, 4 : bibote-kokospekoa, 5 : ile-zangoak, 6 : Souvarov, 7 : inperiala, 8 : osoa
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gorputzeko ileen gaineko zortzi datu jakingarri.

Bizarra kokotsean, masailetan, lepoan eta beheko ezpainaren azpian hazten den ilea da.

Historian zehar eta kultura ezberdinetan, aurpegiko ilea zuten gizonek jakinduria, potentzia sexuala, estatus soziala eta gisako bertuteak, eta garbitasun eza bezalako akatsak zituztela esan izan da. Erlijio batzuetan bizarrak oso garrantzitsuak dira, hala nola, judaismoan.

XX. mendearen lehen hamarkadetan euren zentzu estetikoa kendu ondoren, bizarrak, ile luzearekin batera, hippieek berriz modan jarri zituzten. Egun, XXI. mendearen hasieran, bizar luzeak ez dira oso ohikoak mendebaldeko gizon gazteen artean. Hipsterrek ere modan jarri zuten.[1]

Sarritan, bizarra, bibotearekin konbinatzen da, goiko ezpainaren gainean hazten den ilearekin. Batzuetan, pixka bat mozten da, lepoko eta masailetako zatiak kenduz.

  1. «Angel Erro: "Nire hipster bizarra ez dut moztuko nahiz eta modaz pasatu" - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search