Bortxaketa

Bortxaketa baten irudia, Martin van Maëlek egina.
2022ko udan feministek ziztaden aurkako mobilizazioak antolatu zituzten.

Bortxaketa behartutako sexu harremana da. Sexu eraso bat da, oro har sarpena ere izaten duena, eta betiere bortxaketa egiten zaion gizabanakoak nahi izan gabe egiten dena. Sexu delitutzat jotzen da herrialde gehienetako zuzenbidean. Bortxaketa egiten duenari bortxatzaile deritzo. Gizartean, oro har, bortxatzaile gehienak gizonezko izaten dira, eta biktima gehienak emakumezko; hala ere, zenbait ikerketak erakusten dute espetxeetan oso ohikoak direla gizonezkoen arteko bortxaketak eta emakumezkoen artekoak.[1] Euskal Herrian ere, Saturrarango espetxean, kartzelazain ziharduten zenbait mojek emakumezko presoak sexu harreman homosexualak izatera behartu zituzten, haien gainean zuten agintea baliatuz.[2]

  1. Human Rights Watch erakundeak kalkulatu du (No Escape: Male Rape In U.S. Prisons. Part VII. Anomaly or Epidemic: The Incidence of Prisoner-on-Prisoner Rape.) urtean 100.000–140.000 bitarte direla gizonezkoek gizonezkoei eginiko bortxaketak Ameriketako Estatu Batuetako espetxeetan; FBIk, berriz, kalkulatu du («Forcible rape») Amerikako herrialde hartan urtean 90.000 bortxaketa egiten dizkietela gizonezkoek emakumezkoei.
  2. Txaber Larreategi eta Josu Martinez: Prohibido recordar, Moztu Filmak, 2010. Dokumentala. Iraupena: 57' 37''.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search