Bosniako

Bosniakoak

Bošnjaci
Biztanleak guztira
4 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Bosnia-Herzegovina:2.185.055 [1]
 Alemania:158.158 [2]
 Serbia:136.087 [3]
 Austria:108.047 [4]
 AEB:98.766 [5]
 Suedia:55.464 [6]
 Montenegro:48.184 [7]
 Suitza:46.773 [8]
 Kosovo:45.600 [9]
 Eslovenia:21.542 [10]
 Kanada:21.040 [11]
 Kroazia:20.755 [12]
 Ipar Mazedonia:17.018 [13]
 Australia:17.993 [14]
 Norvegia:15.649 [15]
 Belgika:2.182 [16]
 Europar Batasuna oro har:400.000 [17]
Hizkuntza
"Bosniera" (serbokroazieraren aldaera)
Erlijioa
Gehienbat Islam sunita
Zerikusia duten beste giza taldeak
Hego eslaviarrak

Bosniakoak (serbokroazieraz[18] Bošnjaci) eslaviar etnia bat dira, hegoaldeko eslaviarren azpitaldekoa.

Gehienbat Bosnia-Herzegovinan bizi dira, eta lurralde horrekin zuzeneko lotura historikoa dute. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako erroldan "musulman nazionalitatea" eman zitzaion baina 1990eko hamarkadatik aurrera eta Bosnia-Herzegovinako independentziarekin eskualdean fededunak izan ala ez tradizio musulmana duten eslaviarrek "bosniako" izendapena lehenetsi dute. Bosnia-Herzegovinaz gain Serbia eta Montenegron ere bizi dira, batez ere bien artean banatuta dagoen Sandžak aldean; Jugoslavia zaharreko beste eremuetan (Kosovo, Kroazia, Eslovenia) ere topatzen dira eta bai arrazoi ekonomikoengatik bai Bosniako gerragatik Europar Batasunean (bereziki Alemanian), Ipar Amerikan edota Australian ere jatorri bosniakoa duten ganorazko jende taldeak daude.

Bosnia-Herzegovinan bertan gerrako garbiketa etnikoak asko murriztu zuen bere zabalpena eta gaur egun oso gutxi dira Bosniako Serbiar Errepublikan bizi direnak.

  1. CIA Fact Book.
  2. Jatorri immigrantea duten alemaniar eta kanpotarrak.
  3. 2002ko errolda.
  4. Austriako 2006ko datuak.
  5. 2000ko erroldako datuak jatorriari buruz.
  6. Jaiolekua 2006ko erroldan.
  7. 2003ko errolda.
  8. 2005eko datuak.
  9. Munduko Bankuaren 2001eko kalkuluak.
  10. 2002ko errolda.
  11. Jatorriari buruzko datuak.
  12. 2001eko errolda.
  13. 2002ko errolda.
  14. Jatorriari buruzko datuak.
  15. 2008ko datuak.
  16. Belgikako estatistikak.
  17. 2006ko errolda.
  18. Gaur egun talde horrek hitz egiten duen aldaerari "bosniera" izena ematen zaio.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search