Boston Ameriketako Estatu Batuetako Massachusetts estatuko hiriburua eta hiririk handiena da, eta aldi berean AEBetako hiririk zaharrenetariko bat. Ingalaterra Berriko hiririk handiena denez, eskualdeko erdigune ekonomiko eta kultural kontsideratzen da. 2008an hiriak 609.023 biztanle zituen eta 4,5 milioi biztanleko Boston Handia metrolopolitar gunean kokatzen da.
Herrialde bizi-maila altuenetarikoa du eta bertan Harvard Unibertsitatea eta Massachusetts Institute of Technology ospetsuak kokatzen dira, bata 1636an sortua eta bestea 1861an sortua, biak Bostonetik gertu, Cambridgen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search