Botanika

Atlas Historji Naturalnej 1900 argitalpena

Botanika (grezieraz: βοτάνη "belarra") landareak aztertzen dituen biologiaren atala da. Biologiaren arlo bat izanik, batzuetan landareen zientzia edo landareen biologia ere esaten zaio. Botanikak landareen deskribapena, sailkapena, banaketa eta identifikazioa egiten ditu, eta horretarako, horien haziera, ugalketa, metabolismoa, gaixotasunak eta eboluzioa ikertzen ditu.

Tradizionalki, botanikak landareen ikerketak biltzeaz gain, fikologo eta mikologoek egiten dituzten alga eta onddoen azterketak ere barne hartzen zituen. Gaur egun, 410.000 landare enbriofitoren ikerketak abiatu dira, landare lehortar ere esaten zaienak. Horietatik 391.000 inguru landare baskularrak dira, hau da, sistema baskulardunak dira eta beste 20.000 briofitoak, edo sistema-baskularrik ez dutenak.[1]

Botanika kontzeptu orokorraren baitan, bi azpiatal bereiz daitezke: botanika purua eta botanika aplikatua. Botanika puruaren helburua naturaren inguruko jakintzak zabaltzea da, eta botanika aplikatuaren alorreko ikerketek, aldiz, aurrerapen ugari ekarri dituzte hainbat teknologiatan, hala nola, nekazaritza-teknologian.

Botanikaren jakintzak gure bizitzako alor askotan du eragina eta, beraz, zientzia hau biologoek eta ingurumeneko zientzialariek ez ezik, farmazialariek  eta nekazaritza-ingeniariek ere ikertzen dute. Horren harira, irensten dugun ia janari guztia, zuzenean edo zeharka, landareetatik dator. Hori dela eta, botanikak gaurko ikerketetan garrantzi handia izaten jarraitzen du.

  1. «Bryophytes (Mosses and liverworts) — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search