Burdinurtu

Burdinurtu
Konposizioaburdina eta karbono
MotaAleazio eta burdinazko aleazio
Identifikatzaileak
CAS zenbakia11097-15-7
EC zenbakia601-019-2
ECHA100.130.465

Burdinurtua[1] arragoan galdatuz ateratako burdina eta karbonozko aleazioa da.[2] Karbonoaren edukia % 2,14 eta % 6,67 artekoa da (nahiz eta ehuneko horiek ez diren erabat zurrunak). Eskuarki, erabilienak % 2,5 eta % 4,5eko balioen artean daude, karbono gehien dutenek ez baitute balio praktikorik industrian. Burdina eta karbonoaz gain, silizioa, manganesoa, fosforoa, sufrea eta oxigenoa bezalako aleazio elementuak daramatza. Altzairuak baino merkeagoak eta fabrikazio errazagokoak dira, hain garestiak ez diren instalazioak erabiltzen dituztelako eta galdatzea tenperatura baxuagoetan egiten delako (gainera, mekanizatzeko errazak dira).

  1. Euskalterm: [Metalurgia Hiztegia] [2012]
  2. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search