ByteDance

ByteDance
Datuak
Motanegozioa, software fabrika, konpainia, Enpresa pribatua eta diskoetxea
Jarduera sektoreaInterneta eta Informazio teknologia
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Toutiao (en) Itzuli, TikTok, Douyin (en) Itzuli eta Feishu (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaZhang Yiming (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera2012ko martxoa
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: ByteDancer LinkedIn: bytedance Youtube: UCg7lNDgjqMn9GjYgPPtpOrw GitHub: bytedance Edit the value on Wikidata

ByteDance (txineraz: 字节跳动; pinyin: Zíjié Tiàodòng) edo Pekín ByteDance Technology Co Ltd. Interneteko teknologia-konpainia txinatar bat da, ikasketa automatikoaz gaitutako zenbait eduki-plataforma kudeatzen dituena, besteak beste TikTok eta TopBuzz. Pekinen du egoitza.[1][2][3] Zhang Yiming-ek sortu zuen 2012an.

Europako Batzordeak enpresa teknologiko erraldoiekin 2023an osatu duen zerrendan sartu zuen (Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft). Enpresa horiek merkataritza elektronikoari buruzko 2022an ezarritako arau berriak bete beharko zituzten Europan. Bruselak «atezain digital» gisa identifikatu ditu enpresa horiek, uste baitu nahikoa indar badutela merkatuaren oreka baldintzatzeko.[4]

ByteDance-ren produktu nagusia, Toutiao ("Titularrak") da, Txinan eta mundu osoan eduki-plataforma ezaguna da.[5][6] Albisteak gomendatzeko tresna gisa hasi zen Toutiao, eta pixkanaka edukiak hainbat formatutan eskaintzeko plataforma bihurtu zen, hala nola testuak, irudiak, galdera eta erantzunezko argitalpenak, mikroblogak eta bideoak. Toutiaok ikasketa automatikoko algoritmoetan oinarritutako informazio-iturri pertsonalizatuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Eduki-eskaitzarako irizpideak eguneratzen ditu makinak erabiltzaileen irakurketa-lehentasunei buruz ikasten duenaren arabera.

ByteDance ere aitzindaria izan zen mugikorrean sortutako bideoetarako Tik Tok aplikazioan. Musika-edukiak lantzen dztuen musical.ly startup enpresa erosi ondoren, konpainiak bi plataformak konbinatu zituen bakar batean, Tik-Tok izenarekin. BuzzVideo eta Vigo Video ere exekutatzen ditu.

ByteDance-k 800 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago zituen egunero (mila milioi erabiltzaile metatu baino gehiago) bere eduki-plataforma guztietan 2018ko azaroan.[7][8] Enpresak 78 mila milioi dolarreko balioa izan zuen 2018ko azaroan, eta munduko enpresa adarbakar baliotsuenetako bat da.[9] 2019ko maiatzean, ByteDance-k doako musika-streaming-erako aplikazio berri bat abiarazteko asmoa iragarri zuen. Teknologia

  1. «Bytedance company profile - Office locations, Competitors, Funding, Valuation, Financials, Employees, Key People, Subsidiaries, News | Craft.co» craft.co.
  2. «ByteDance» Bytedance.com.
  3. Wang, Yue. «China's $11 Billion News Aggregator Jinri Toutiao Is No Fake» Forbes.com.
  4. Biain, Aitor. (2023-09-08). «Bruselak baldintza digital zorrotzagoak ezarri dizkie sei erraldoi teknologikori» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  5. «How a News Startup Caught China’s Tencent by Surprise» The Information.
  6. «This Startup Is Luring Top Talent With $3 Million Pay Packages» Bloomberg.com 24 setembre 2017.
  7. Twitter · Twitter. Twitter 18 novembre 2018.
  8. .
  9. «Beijing Bytedance Technology Seeks to Raise $3 Billion Privately——Owner of China’s top news-aggregation app could be valued at $75 billion» The Wall Street Journal.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search