Carl Gustaf Emil Mannerheim (Villnäs, 1867ko ekainaren 4a - Lausana, 1951ko urtarrilaren 27a) finlandiar militar eta politikaria izan zen. Errusiar gudarosteko kide izan zen 1917ko iraultzara arte. 1918an boltxebikeak egotzi zituen Finlandiatik, eta agintari izendatu zuten bere herritarrek. Bigarren Mundu Gerran, 1940-1941. urteetan, Sobietar Batasunaren kontra borrokatu zen hasieran; gero, ordea, harekin bakea sinatu eta Alemaniaren kontra egin zuen gerra. 1944an errepublikako lehendakari aukeratu zuten, eta 1946an utzi zuen aginpidea, osasun-arazoek hartara behartuta.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search