Carrhaeko gudua | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Data | K.a. 53ko maiatzaren 6 | ||
Lekua | Carrhae, gaur egungo Harran | ||
Koordenatuak | 36°52′00″N 39°02′00″E / 36.86667°N 39.03333°E | ||
Emaitza | Partiar garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Carrhaeko gudua K.a. 53ko maiatzaren 6an jazotako gatazka militarra izan zen, Marko Lizinio Krasok zuzendutako erromatar armada eta Surena spahbodak zuzendutako partiar armadaren artekoa. Erromatar Errepublikak jasan zuen porrotarik handienetariko bat izan zen.
Kraso Lehen Triunbiratuaren kidea izan zen eta baita Erroma osoko herritar aberatsena ere. Pertsiaren aurkako kanpaina batek emango zizkion dirua eta gloriak bultzatuta, Erromako Senatuaren baimenik gabe 39 000 lagun bildu eta borrokari ekin zion.[3] Artavasdes II.a armeniar erregearen laguntzari uko eta Mesopotamian barrena sartu zen. Carrhaetik gertu Surenaren armada topatu zuen. Partiarra egoera txarragoan zegoen arren, erromatarrak inguratu eta mendean hartu zituen. Kraso bertan hil zen eta Triunbiratua desegin zen gerra zibila piztuz.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search