Casimiro Loizaga | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1782ko martxoaren 4a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bilbo, 1841eko urtarrilaren 21a (58 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta politikaria |
Casimiro Loizaga Bildosola (Gernika, 1782ko martxoaren 4a – Bilbo, 1841eko urtarrilaren 21a) bizkaitar abokatu eta lur-jabea izan zen.[1]
1807an Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, abokatu gisa lan egin zuen Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzan. Gabriel Mendizabal jeneralak 1812an Bizkaiko ahaldun izendatu zuen eta lur-jabeen interesak defendatu zituen.
1816 eta 1818 artean Bizkaiko ordezkaria izan zen Espainiako Gorteetan eta, berriro, 1821 eta 1822 artean. Lehen Karlistaldian ihes egin eta itzultzean ikuspegi liberal-foruzalea bultzatu zuen.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search