Cherilyn Sarkisian (ˈʃɛər ahoskatua; El Centro, Kalifornia, 1946ko maiatzaren 20a), Cher ezizenez ezagunagoa, abeslari eta antzezle estatubatuarra da . Sonny & Cher taldea osatu zuen, 1960ko hamarkadan, Sonny Bonorekin, eta arrakasta handiko diskoak plazaratu zituen. Zineman eta antzerkian ere lan ugari egina da, eta Oscar saria eman zioten 1987an Moonstruck filmean eginiko lanagatik. Maskara (1985), Susmagarriak (1987), The Witches of Eastwick (1987) eta Sirenak (1990) filmetan ere lan egin du.[1][2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search