Creative Commons

"Eskubide batzuk erreserbatuak" irudia
Creative Commons lizentzien ezaugarriak

Creative Commons, edo laburrago CC, legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek, Stanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora arte erakundeko presidentea zenak.

Erakunde honek garatzen dituen lizentziek[1] izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.

Creative Commons (CC) lizentziek oso sistema erraza osatzen dute, eta edukien sortzaileen materiala beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen dute. CC lizentzia pean askatutako edukiak baimenik eskatu edo ordaindu beharrik izan gabe erabil daitezke lizentziak zehaztutako baldintzak betez gero. Lizentzia horietako bat obra batean sartze hutsarekin, egileak bere lana lizentzia zehatz horren baldintzetan erabiltzeko baimena ematen dio edozein erabiltzaileri. Beraz, erabiltzaile batek CC markaz lizentziatutako material bat aurkitzen duenean, badaki legez eta doan erabil dezakeela baimenik eskatu beharrik gabe, betiere lizentzia mota horretan adierazitako baldintzak betetzen baditu.

Ez da egile eskubideen alternatiba bat, baizik eta legeria horretan oinarritzen da ezagutza irekia sustatzeko.[2]

  1. «About The Licenses - Creative Commons» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. «Creative Commons lizentziak | Irakasleendako erabilera lizentzien gida praktikoa» descargas.intef.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search