DES

DES Data Encryption Standard-ren siglak dira (euskaraz Datu Kodeketa Estandarra). DES zifratze algoritmo bat da, hau da, informazioa kodetzeko metodoa.

DES IBMk garatuko kriptosistema da. Lucifer kriptosisteman hainbait aldaketa eginda eta NSAren (National Security Agency, edo euskaraz Segurtasunerako Nazio-agentzia) begiradarekin DES sistema jaio zen. Ameriketako Estatu Batuetan FIPS (Federal Information Processing Standards, edo euskaraz Informazio Prozesamendurako Estandar Federala) bezala aukeratua izan zen 1976. urtean. DES erabiltzea, 1977tik aurrera derrigorrezkoa bihurtu zen, AEB gobernuko informazioaren zifraketetan. Honen erabilpena mundu osoan zehar zabaldu zen. DES software naiz txip bezala inplementatu daieteke, VLSI teknologiari esker. Hardware adibide bezala PC-Encryptor daukagu eta softwarearena Oceanics enperesako DES-LOCK.

Gako pribatuko teknika da, bai zifratzean nola deszifratzean, hau 56 bitekoa delarik. Hasiera batetik algoritmo hau eztabaidagarria izan zen, diseinuaren elementu batzuk sailkatuak baitziren. Gainera, gako luzera motz samar bat erabiltzen zuen eta NSA erakundearentzat atzeko ate bat edukitzearen susmoak zeuden. Gerora DES algoritmoak azterketa akademiko gogor bat jasan zuen, blokekako zifraketaren kontzeptua ekarri zuen eta algoritmoaren kriptoanalisia bultzatu zen.

Gaur egun mundu mailan kriptosistema erabilgarrien artean dago, hala ere, DES aplikazio askotarako ez da segurutzat jotzen. Hau, batez ere, 56 biteko gako luzera motzegia delako da; ordenagailu berrien kalkulu potentzia dela-eta, erabiltzen dituen 56 bitak gutxiegi dira fidagarritasuna bermatzeko (DES gakoak 24 ordu baino gutxiagoan apurtu dira). Gainera, analisien emaitzek kodeketaren ahultasun teorikoak frogatu dituzte, hala ere praktikan bideraezinak dira. Algoritmo hau segurutzat jotzen da DES Hirukoitza moldaketan (3DES), nahiz eta eraso teorikoak egon.

Duela urte batzuk algoritmoa AESarengatik (Advanced Encryption Standard, edo euskaraz, Kodeketa Estandar Aurreratua) ordezkatua izan da.

Kasu batzuetan, DESk DEA (Data Encryption Algorithm, edo euskaraz Datu Kodeketa Algoritmoa) izena jaso du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search