DRAM memoria (RAM dinamikoa, DRAM, Dynamic Random Access Memory edo Ausazko sarbidedun memoria dinamikoa) kondentsadoreez osatutako RAM memoria mota bat da.[1]
Kondentsadoreek karga elektrikoa gordetzen dute eta kargatuta edo deskargatuta egon daitezke, bit-aren bi balio posibleak adierazteko: 0 edo 1. Denborarekin karga galdu egiten dutenez, memoria freskatzea beharrezkoa gertatzen da, 1 balio bitarra gordeta duten kondentsadoreak birkargatzeko. Ordenagailuen memoria nagusia (RAM) eta txartel grafikoa DRAM memoriez osatua egoten da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search