Dani Rovira

Dani Rovira

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Rovira de Rivas
JaiotzaMálaga1980ko azaroaren 1a (43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, umorista, bakarrizketagilea eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3657043 Allocine: 643498
Twitter: DANIROVIRA Instagram: danirovira Edit the value on Wikidata

Daniel Rovira de Rivas (Málaga, Andaluzia, 1980ko azaroaren 1a) espainiar aktore, bakarrizketari eta umorista bat da.

Granadako Unibertsitatean Kirol Zientzietan lizentziatua da. Paramount Comedy telebista katean bakar-hizketak egiteagatik ezagun bilakatu zen. Ondoren, eta 2009ko maiatza arte, Cuatro katean Estas no son las noticias ("Hauek ez dira albisteak") saioko hainbat saila aurkeztu zituen. 2010eko urtarrilean Bartzelonako Muntaner Aretoan ¿Quieres salir conmigo? ("Nirekin atera nahi al duzu?") ikuskizuna estreinatu zuen. Urte hartako otsailean Andreu Buenafuente kataluniar aurkezle eta umoristaren Buenafuente saioan ere parte hartu zuen. 2011n Cuatro kateko No le digas a mamá que trabajo en la tele ("Ez esan amari telebistan lan egiten dudanik") saioko lantaldeko kidea izan zen, eta 2012ko urritik aurrera Txabi Franquesa eta David Broncanorekin batera Alguien tenía que decirlo ("Norbaitek esan beharra zuen") saioa aurkezten hasi zen.

Jada zinemari dagokionez, 2014ean Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos ("Zortzi euskal abizen") filmean Clara Lago, Karra Elejalde eta Carmen Machi aktoreekin batera antzeztu zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search