Dazia

Dazia
 Antzinako Erroma
Administrazioa
HiriburuaUlpia Traiana Sarmizegetusa (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak45°42′N 26°30′E / 45.7°N 26.5°E / 45.7; 26.5
Demografia
Hizkuntza ofizialalatin
Dazia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»

Dazia[1] Danubioko iparraldean zegoen erromatar probintzia zen, gaur egungo Errumanian kokatua.

Pretoriar mailako gobernatzailea zeukan, Legio XIII Gemina bere aginpean. Daziako Gerrek eraginda, populazio urria zegoen konkistaren hurrengo urteetan. Hildakoaz gain, daziar askok iparraldera ihes egin zuten. Hortaz, erromatarrek kolonoak eraman zituzten, lursoroetan eta urre-meatzetan lan egitera.

Erromatarren nagusitasunak, halere, ez zuen oso oinarri sendorik, kokapena zela eta, defenditzeko zaila baitzen. Hadriano hango tropak erretiratzekotan egon zen, baina kolonoen segurtasunarengatik ez zuen egin. 256an, Galienoren agintaldian, karpiarrek eta godoek Karpatoak zeharkatuta, erromatarrak probintziatik bota zituzten. Ez dago horren zertzelada handirik. Avienoren esaldi bat baino ez dago: "Galienoren agintaldian Dazia galdu zen."

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search