Dekodetzaile bitar

Dekodetzaile bitarra elektronika digitaleko konbinazio-zirkuitu bat da, sarreran dagoen konbinazio bitarraren arabera irteera bat aukeratzen duena.

Zirkuitu horiek dekodetzaile edota demultiplexadore gisa aurkitzen dira; izan ere, demultiplexadore batek dekodetzaile baten moduan joka dezakeelako.[1]

Horren funtzioa kodetzailearen alderantzizkoa da, hau da, n bit sarrerako eta gehienez bit irteerako kode bitar bat bihurtzen du. Irteera-lerro bakoitza sarrera-konbinazio posible bakar baterako aktibatuko da, erabiltzaileak aukeratutako helburuaren arabera.  

  1. (Gaztelaniaz) Martín González, José Luis. (2006). Electrónica digital. Delta Publicaciones ISBN 978-84-96477-44-5. PMC 1281981484. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search